2014-2015 bertso ikasturte berria hastear da!
Ikasturtea hastear da Txingudiko bertso eskolan. Anima zaitezte eta azaldu lasai. Ateak zabalik daude.
HAUR ETA GAZTETXOAN TALDEA (16 urte arte):
- Astelehenero bilduko dira Bidasoako EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12), 18:30-etatik 20:00-etara.
- Lehen eskola eguna: irailak 22
- Informazio gehiago: 685 72 75 39 (Aitor) edo irunabar@gmail.com
BAT-BATEKO TALDEA I (adin mugarik gabe):
- Irailaren 23an, asteartearekin, lehen bilera egingo dute zein astegunetan bildu erabakitzeko.
- Talde hau ere 18:30etatik 20:00ak bitarte bildu ohi da Bidasoako EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12).
- Informazio gehiago: 669 36 35 89 (Egoitz) edo irunabar@gmail.com
BAT-BATEKO TALDEA II (adin mugarik gabe):
- Ostegunero bildu ohi dira Jaizubiako elkartean, 19:30-etatik 21:30-etara.
- Lehen eskola eguna: irailak 25
- Informazio gehiago: 690 06 58 26 (Abel) edo irunabar@gmail.com
Txingudik badu bertso eskola
Hauxe da aurtengo plana:
bertsoei lotuz heldu mingaina
aske nahi dutenengana.
Baldin bazara horretarako
gogo pittin bat daukana,
ez bitan pentsa, aurtengoan bai,
hurbil zaitez guregana,
bertso eskola denon etxea
egin nahi dugunongana.